Hasteko, garbiketa-lanak egin ziren kupuletan, sabai pintatuetan eta alboetako harrizko hormetan. Ondoren, harrizko eta haritz-tronadurazko zoru berria egin zen aurrekoaren gainean, harri eta zurezko irudi berdinarekin. Ipinitako harria Orioko Itxaspe harrobitik atera zen. Aldarera iristeko eskailerak, aldareko zoru osoa bezalaxe, aldatu eta ordeztu egin ziren.

Azkenik, zurezko egituraren saneamendu-lanak egin ziren kanpoko karrerapean.

San Nikolas De Bari, Eliza. Orio 2011

Estalki osoa eraitsi, eta osorik teilaberritu zen. Horretarako, zurezko arrastel bikoitzak, lurrun-hesia, isolamendu termikoa, xafla iragazgaitza eta teila misto zeramikoa erabili ziren. Eskailera-kaxetako eta terrazetako sabai-leihoak ordeztu egin ziren. Egituraren saneamendu-lanak egin ziren teilatu-hegalen aurrealdean. Ondoren, aluminiozko arrastelen gaineko konposite bidez estali ziren teilatu-hegalen perimetro osoan, inguruko itsas giroaz babesteko.

Eguzki-Lore, Estalkia. Zarautz 2012

Halaber, hormigoi armatuzko egituraren saneamendu-lanak egin ziren eremu narriatuetan (balkoien aurrealdeetan, sabaietan eta teilatu-hegaletan).

 

Fatxadetan, kanpoko isolamendu termikoko sistema (S.A.T.E.) ipini zen, mortero akriliko bidezko akaberarekin.

"Arantzazuko Andra-Mari" Fatxada. Orio 2012-2013

Iragazgaizteko lanak egin ziren iparraldeko terrazan, baldosazko akaberarekin, eta alboetako terraza lorategidunetan.

 

Ur beltzetarako behin-behineko instalazio bat egin behar izan genuen, kolektore nagusiak konpondu beharreko alboko terrazatik baitzihoazen.

Iragazgaiztea "Jaula de Oro". Zarautz 2012

Kanpoko karrerapeko zurezko egitura eraitsi eta desmuntatu, egungo egitura ahal den neurrian saneatu, eta berriz ere bere lekuan ipini da.

Teilaberritzeko, haritz-tronadura ipini da zurezko gapirioen gainean, eta, ondoren, arrastel bikoitzak, xafla iragazgaitza eta teila mistoa.

Kareharrizko barneko hormak ur- eta hondar-zurrusta bidez garbitu dira.

San Esteban Eliza. Aia 2014

Hormigoi armatuzko egiturek patologia asko dituzte hainbat arrazoiren ondorioz. Kostaldean, gainera, beste arerio bat dugu: itsas giroa.

 

Konponketa horiek gogotik egin behar dira. Argazkietan, hormigoi armatuzko solairu baten narriadura eta produktu bereziekin egindako konponketa ikus daiteke.

Hormigoi armatuzko egitura konponketa. 2014

Egin dugun obrarik zailenerako bat izan da hau. 1.510. urtean eraikitako baserri baten birgaitzea izan da.
Lanak hainbat fasetan egin dira: zapaten azpi-berritzeak, zurezko egitura nagusiaren saneamendua, fatxada-hormak iragazgaizteko lanak, banaketa-lanak eta instalazioak, finkaren inguruko itxiturak eta abar.

Agerre Bekoa Baserriaren birgaitzea. Zarautz 2000

 

07

06

05

04

03

02

01

designed by viskwit